Museoak bisita gidatu inklusibo bat eskaintzen du, Espainiako Zeinu-mintzairaren interpretearekin egina, gorrak edo entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat diseinatua. Bisita horiek museoaz modu autonomoan gozatzeko aukera ematen dute.
Irakurmenean zailtasunak dituzten pertsonek errazago ulertzeko moduan eskaintzen ditu Museoak bere testuak. Museoko edukiek hizkuntza, orrialdeen diseinua eta irudiak egokitzen dituzte, informazioa eskuratzeko oztopoak ezabatzeko
Gertu Kultura Gipuzkoa sare inklusiboa da, eta kultura sustatzaileak, antzokiak, auditoriumak, jaialdiak eta museoak gizarte sektoreko erakundeekin elkartzen ditu, egoera pertsonalak edo osasun egoerak direla eta kultura jardueretara joateko zailtasunak dituzten pertsonek kultura eskuragarri izan dezaten. www.apropacultura.org/eu/gipuzkoa
Gertu kultura plataforman, besteak beste, gizarte-bazterketa arriskuan dauden edo desgaitasuna duten kolektiboetako pertsonentzako programazioa eta jarduerak kontsultatu ahal izango dituzu, kultura programatzaile ugarirenak.
Museum Cemento Rezolako eskaintza:
– Zementuzko eskultura txikiak tailerra
– Museoak eta Alzheimerra. Objektuen bidez bisita sentsoriala
Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org
Ordutegia
Asteartea eta Osteguna: 10:00 - 16:00
Azteazkena eta Ostirala: 10:00 - 14:00
Itxita
Astelehena, asteburu eta jai egunetan
Doako sarrera