Ondare bizia

Ondarebizia ondarea sentsibilizatzeko proiektu bat eta lan-plataforma integratu bat da, sektoreko eragileen arteko lankidetza- eta partaidetza-kulturak aktibatzen dituzten eta herritarrak ondarearen inguruan sentsibilizatzen laguntzen duten lan-modu, prozesu eta formatu berriak bultzatzen dituena. Proiektuaren bokazioa bikoitza da: alde batetik, ondarezko hezkuntzaren esparruan esperientzia berriak sortzea aztertzen duten praktikak eta proiektuak biltzen dituen proiektu bat bultzatzea, eta, bestetik, aldi berean, museoen sektoreko profesionalen artean topaketarako eta hausnarketarako guneak irekitzea.
 

 

 

Imagen de un panel con la gráfica de ondare bizia

III. Ondareari Begira dokumental film labur lehiaketa

"Ondareari Begira” ondare kulturala ezagutarazteko film labur dokumetalen lehiaketaren hirugarren ediziorako deialdia egin du Ondarebiziak.

Aurkezten diren film laburrek ondarearen gaiari heldu beharko diote. Zehazki, kultura-ondarearen transmisioa, zentzu zabalean ulertuta. Gainera, Añorgako ondarea islatu beharko da Añorgatarrak saria eskuratzeko eta ondarearen, komunitatearen eta memoriaren arteko harremana Ondarebizia saria eskuratzeko.

 

 

SAIO IREKIA

Jardunaldi profesionalak dira, eta kultur sektorearentzat interesgarriak diren hainbat gai jorratzen dituzte tokiko, estatuko eta nazioarteko hainbat profesionalen eskutik. Urteroko hitzordu honen bidez, museoak pertsonen, ideien eta proiektu kulturalen arteko lotura egiten du.

Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia

Asteartea eta Osteguna: 10:00 - 16:00  

Azteazkena eta Ostirala: 10:00 - 14:00  

 

Itxita
Astelehena, asteburu eta jai egunetan         

       

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

Ondare bizia