3D INPRESIOA: diseinatu, sortu, eraiki

 

3D inprimaketa industrian, ingeniaritzan, osasunean, arkitekturan eta diseinuaren munduan abiadura handiz hazten den teknologia da.

 

Erakusketak 3D inprimaketaren teknika, ezaugarriak, aplikazioak, abantailak... ezagutaraziko ditu. Argazki handiek, ikus-entzunezkoek eta 3Dn inprimatutako objektuen adibideek azalpen-panelak izango dituzte, museoko ikusleen aniztasunera hainbat mailatan egokitutako hizkuntza didaktikoa erabiliz.

 

Erakusketa honekin, Hiria pentsatzea proiektua elikatzen dugu, museoaren programazioaren ardatzetako bat. Hirien eraldaketa eta etorkizuna modu kolektiboan pentsatzeko gonbita egiten duen proiektua da, ingurumenaren iraunkortasunari eta hirigintza sozialari dagokienez. Hiria pentsatzea erakunde bizidun gisa pentsatzen eta aurkezten duen proiektu bat da, begirada ez-konbentzionaletatik abiatuta, ikuspegi ugari barne.

 

3D INPRESIOA: diseinatu, sortu, eraiki 2023ko Mugak. Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren  programazioaren parte da 

 

 

erakusketa

Volver a agenda

3D INPRIMAKETA. Diseinatu, sortu, eraiki

2023.11.16
2024.04.20

Non

Museum Cemento Rezola
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia


Antolatzailea:

K6 Gestión Cultural -

Museum Cemento Rezola


Doan

 

 


Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00 

Itxita
Abuztuak 14-19
Astelehen, igande eta jaiegunetan                     

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

3D INPRIMAKETA. Diseinatu, sortu, eraiki