Museum Cemento Rezolak online formatuan argitaratu du Museoko eta Añorgako hezkuntza-komunitatearen esperientziatik abiatutako gida.
Jardunbide Egokien Eskuliburu honen helburua HARIAK SORTZEN proiektuan garatutako esperientzia sistematizatzea da, hainbat edizioren ondoren haren metodologia, ikaskuntzak eta arrakasta-gakoak bilduz. Dokumentuak proiektuaren koherentzia eta jarraitutasuna bermatzeko aukera ematen du, haren etengabeko hobekuntza errazteko eta beste hezkuntza eta ondare-testuinguru batzuetara egokitzeko erreferentzia-esparru bat eskaintzeko. Era berean, ekimenaren balio instituzionala indartzen du, proiektua sendotu egin dela, komunitatean eragina duela eta transferitzeko gaitasuna duela nabarmenduz.
Dokumentu honek hainbat funtzio betetzen ditu:
1. Sortutako ezagutza ordenatzea eta ikustaraztea
Hainbat edizioren ondoren, proiektuak ezagutza pedagogiko, antolamenduzko eta komunitarioa bildu du, ikasturte bakoitzetik haratago doana. Eskuliburu honek bizitako esperientzia ezagutza partekatu, egituratu eta transferigarrian bihurtzeko aukera ematen du.
2. Proiektuaren koherentzia eta jarraitutasuna bermatzea
Helburuak, printzipioak eta jardunbide egokiak biltzean, eskuliburuak etorkizuneko edizioetarako erreferentzia-puntu gisa funtzionatzen du. Proiektuak bere esentziari eusten laguntzen du, lan-taldeak, ikasleak edo egoera aldatu arren.
3. ETENGABE HOBETZEA
Ikaskuntzak, zailtasunak eta hobetu beharreko alderdiak sartzeak ebaluaziorako eta hausnarketarako tresna bihurtzen dute dokumentu hau. Funtzionatzen duena ez ezik, optimizatu daitekeena ere jasotzen du.
4. Transferentzia eta erreplikagarritasuna erraztea
HARIAK SORTZEN Añorga auzoan kokatutako esperientzia bat da, baina bere metodologiak eta ikuspegiak ondare-hezkuntzako beste proiektu batzuk inspiratu ditzakete. Eskuliburu honek beste museo, ikastetxe edo komunitate batzuetara egokitu daitezkeen orientabideak eskaintzen ditu.
5. Proiektuaren erakunde-balioa indartzea
Jardunbide egokien eskuliburu bat izateak proiektuaren posizioa indartzen du erakundeen, dirulaguntza deialdien eta sare profesionalen aurrean, ekimen fikatua, hausnartua eta ebaluatua dela erakustn.