Erakusketan, “Ondareari Begiradak” argazki-lehiaketako parte-hartzaileek beren zazpi urteko ibilbidean partekatu dituzten 600 argazki baino gehiagoren arteko zenbait jaso dira

 

Donostia, ekainak 15.- Gipuzkoako Argazkigintza Elkarteak, K6 Gestión Culturalek eta  Cementos Rezola-HeidelbergCement Group enpresaren Museum Cemento Rezolak antolatutako “Ondareari Begiradak” erakusketa hartuko du ekainaren 17tik uztailaren 8ra bitartean.

 

Erakusketak “Ondareari Begiradak” argazki-lehiaketan parte hartu duten pertsonek zazpi urteko ibilbidean zehar partekatu dituzten 600 argazki baino gehiagoren arteko zenbait biltzen ditu.

 

Ondarea begirada askotatik berraurkitzeko gonbidapena da erakusketa, eta ingurunea osatzen duten eta baita herentzia kulturalaren isla diren espazio, ingurune, arkitektura, tradizio eta paisaiei omenaldia ere. Beraz, ondarean zehar egindako ibilbidea da, orain abandonatuta dauden tokietan, itsasoan eta bertako ohituretan, industrian, Euskal Herriko paisaia naturaletan, berrerabilitako toki eta objektuetan, meatzaritzan edo gure arbasoengandik jasotako eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako tradizio edo adierazpen bizietan barrena.

 

“Ondareari Begiradak” Ondarebizia proiektuaren barruan gauzatzen da. Museum Cemento Rezolak eta K6 Gestión Cultural SL-k sustatzen dute proiektua, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta herritarren artean, inguratzen gaituen ondarea aitortzeko eta zaintzeko arreta piztea du helburu.

 

Zazpi edizioetako argazkirik onenak

Ondarearen barruan begirada berriak aktibatzea proposatzen duen “Ondareari Begiradak” argazki lehiaketaren zazpi edizioen emaitza da erakusketa. Argazki-lehiaketaren helburua ikusleek beren errealitateak behatzea, eraldatzea, birsortzea eta berraztertzea da, argazkigintzaren bidez kultur ondareari buruzko esanahi berriak sortuz. Hori bera transmititu nahi izan da ekimenaren zazpi urteak ospatzen dituen 21 argazkiko erakusketa honetan.

 

Edizio bakoitzak ondare mota ezberdin batean jarri du begirada –immateriala, meatzaritza, berrerabilia, industriala, kulturala eta naturala, Euskal Herrikoa, itsasokoa eta bertan behera utzitakoa–, horrela Ondareari Begiradak ekimeneko zazpi urte ondare kaleidoskopio bihurtuz.

 

Ondarebizia proiektuaren ekimen bat

“Ondareari Begiradak” Ondarebizia ekimenaren barruan dago. Ondarearen inguruan sentsibilizatzeko proiektua da, eta baita elkarlaneko kulturak aktibatzen dituzten eta herritarrak ondarearekiko sentsibilizatzen laguntzen duten programak eta prozesuak sustatzeko konpromisoa hartzen duten ondare-zentroek osatutako lan-plataforma ere.

 

Era berean, ingurunearekin erlazionatzeko modu berriak aztertzen dituzten proiektuak garatzen dituen laborategi mugikor gisa jarduten du, hainbat esparru eta diziplina sortzaileren interakzioaren bidez.

 

Gipuzkoako Argazkigintza Elkartearen erakusketa-aretotik igaro ondoren (bertan astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 17:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da), erakusketa Zumarragan bisitatu ahal izango da datorren urrian eta Eibarren abenduan.

 

HeidelbergCement Hispaniari buruz

HeidelbergCement Hispania, mundu osoko idorren lehen ekoizlea, zementuen bigarrena eta hormigoiaren hirugarrena den HeidelbegCement multinazionalaren Espainiako filiala da. Espainian, HeidelbergCement Hispaniak  Hanson markarekin egiten du lan, hormigoia eta idorrak ekoizteko eta merkaturatzeko, eta FYM  markarekin, berriz, zementua fabrikatzeko eta merkaturatzeko. Euskadin, FYM-HeidelbergCement-en esku dagoen Cementos Rezola markarekin egiten du lan eta merkaturatzen ditu produktuak.

 

Cementos Rezola-HeidelbergCement

Prentsa Kabinetea

MBN Comunicación, S.L.

Josean Aguado

Telefonoa: 94 435 63 30

Posta elektronikoa: j.aguado@grupombn.com

Museum Cemento Rezolak “Ondareari Begiradak” izeneko erakusketa aurkeztuko du Gipuzkoako Argazkigintza Elkartean

2021.06.15

Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00 

Itxita
Abuztuak 14-19
Astelehen, igande eta jaiegunetan                     

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

Museum Cemento Rezolak “Ondareari Begiradak” izeneko erakusketa aurkeztuko du Gipuzkoako Argazkigintza Elkartean