detalle del cartel con gente de fondo

Ekimenean aniztasun funtzionaleko beste kolektibo batzuek ere parte hartu dute, hala nola Urritasun intelektuala duten pertsonen aldeko Atzegi Fundazioak eta Elkartuk-Desgaitasun Fisikoa duten Gipuzkoako Pertsonen Federazio Koordinatzaileak

 

Añorgan, uztailaren 8an.- Cementos Rezola-HeidelbergCement Group enpresaren jabetzakoa den Museum Cemento Rezola, eta Iza Matia Fundazioa elkarlanean ari dira “Hiria pentsatu” izeneko proiektu batean. Proiektu horren bidez, hirien eraldaketa eta etorkizuna modu kolektiboan pentsatu nahi dira iraunkortasun eta gizarte-hirigintza klabeetan.

 

Ekimena duela aste batzuk hasi zen, hirian zehar ibilaldi bat eginez. Bertan, aniztasun funtzionaleko kolektiboentzat “erasokorrak” diren hiri-elementuak markatu eta argazkiak atera zitzaizkien, eta gaur gauzatu da azken fasea. Azken saio honetan, argazki horiek collage-teknikarekin landuko dira, sormena eta berrikuntza erabiliz, hiri-espazio horiek ingurune atseginagoak eta eskuragarriagoak bihurtzeko giltzarri gisa.

 

Museum Cemento Rezola aniztasun funtzionaleko kolektiboen aurrean sentsibilitatea duen kultur espazioa da, eta espazio inklusibo gisa, proiektu artistiko eta sozialak gauzatzen ditu hiriko hainbat elkarterekin. “Hiria pentsatu” proiektuan, herritarrak gogoetaren erdigunean jartzen dira; pertsonak erabiltzaile izatetik hiria egiten duten biztanle izatera igarotzen dira.

 

Ildo horretan, Museum Cemento Rezolak aniztasun funtzionaleko hiriko kolektiboei zuzendutako hainbat proposamen gauzatzen ditu. Bertan, premia ohikoenak identifikatzeko eta hautemandako “deserosotasunei-desegokitasunei” buruzko sormen- eta hausnarketa-alternatibak proposatzeko prozesu bat planteatzen da.

 

Etorkizuneko hiria eraikitzeko prozesu horretan aniztasun funtzionaleko beste kolektibo batzuek ere parte hartu dute, hala nola Gipuzkoako adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Atzegi fundazioak eta Elkartuk-Desgaitasun Fisikoa duten Gipuzkoako Pertsonen Federazio Koordinatzaileak.

 

“Hiria pentsatu” proiektuaren barruan antolatutako dinamiken bidez, hiri-ingurunea ere “Gurpil-arrasean” ikusi da. Duela egun batzuk road movie bat egin zen Altza auzoan, Elkartuk-Desgaitasun Fisikoa duten Gipuzkoako Pertsonen Federazio Koordinatzaileko kide batekin, hiriaren indarguneak eta ahuleziak grabatuz eta horrek nola sentiarazten dituen ikusiz, etorkizuneko hirian proiektatzeko.

 

“Hiria pentsatzea” Donostiako gizartearen segmentu guztiak inplikatzen saiatzen da, hiri jasangarriaren etorkizunari buruz hausnartzeko. Hori dela eta, hiriko lau ikastetxetako 200 ikaslek baino gehiagok (6 eta 12 urte bitartekoak) parte hartu dute, eta baita Donostiako Unibertsitateak ere, Arkitektura Eskolaren bitartez, Añorgako bizilagunek eta zenbait administraziok, Udalak, esaterako.

Museum Cemento Rezolak, irailaren amaieran berriro inauguratzea aurreikusten den erakusketa iraunkorra berritzeko prozesuaren azken txanpari ekingo dio.

 

Oharra: argazkiak eta argazki-oinak eransten dira:

 

1-3-4-5 argazkiak: Iza Matia Fundazioko partaideekin

 

2. argazkia: ELKARTU-Gipuzkoako Ezgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileko Carlos.

 

 

HeidelbergCement Hispaniari buruz

HeidelbergCement Hispania, mundu osoko idorren lehen ekoizlea, zementuen bigarrena eta hormigoiaren hirugarrena den HeidelbegCement multinazionalaren Espainiako filiala da. Espainian, HeidelbergCement Hispaniak  Hanson markarekin egiten du lan, hormigoia eta idorrak ekoizteko eta merkaturatzeko, eta FYM  markarekin, berriz, zementua fabrikatzeko eta merkaturatzeko. Euskadin, FYM-HeidelbergCement-en esku dagoen Cementos Rezola markarekin egiten du lan eta merkaturatzen ditu produktuak.

 

Cementos Rezola-HeidelbergCement

Prentsa Kabinetea    

MBN Comunicación, S.L.

Josean Aguado

Telefonoa: 94 435 63 30

Posta elektronikoa: j.aguado@grupombn.com

Museum Cemento Rezola eta Iza Matia Fundazioa elkarlanean aritu dira hiria espazio irisgarri bihurtzeko prozesuari buruz hausnartzeko

2021.07.08

Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00 

Itxita
Abuztuak 14-19
Astelehen, igande eta jaiegunetan                     

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

Museum Cemento Rezola eta Iza Matia Fundazioa elkarlanean aritu dira hiria espazio irisgarri bihurtzeko prozesuari buruz hausnartzeko