niños coloreando planos de la ciudad

Ondareari Begira film labur dokumentalaren lehiaketaren hirugarren edizioak baditu irabazleak. Itziar Aguirre eta Nerea Aldekoaren "Mendieta 2025" dokumentalak irabazi du Ondarebizia saria eta Añorgatarrak saria auzoko lau lagunek (Iñaki Gartziandia, Jon Altuna, Mattin Matxain eta Xabier Matxain) egindako "Gorputz bideak" dokumentalak. Halaber, Aritz Balzaren "Non etxean baino hobe" dokumentalak ohorezko diploma jaso zuen.

 

Irabazleak Añorgako Antxon Aiestaran kultur etxean egindako ekitaldi batean ezagutarazi ziren. Bertan, saritutako lanen proiekzioaz gozatu ahal izan zen. Andoaingo Zine eta Bideo Eskolak (ESCIVI), Beñat Gaztelumendik, Gorga Historia Mintegiak eta Museum Cemento Rezolak osatutako epaimahaiak aho batez hartu zuen erabakia bi kasuetan.

 

Epaimahaikideek "Mendieta 2025" dokumentalak itsas ondareari balioa ematea baloratu zuten, eta nola aurkezten duen proiektuaren garrantzia, lehiaketaren helburuetako bat betetzeaz gain: Museum Cemento Rezolaren artxiboaren erabilera.

 

"Gorputz bideak" lanaren kasuan, epaimahaiak kontakizunaren originaltasuna eta gaiari eman zaion tratamendua nabarmendu zituen. Mezuaren transmisioaren eraginkortasuna nabarmentzen du, baita istorioa hain modu zehatzean kontatzea ere. Diotenez, dokumentala kalitate handikoa da eta oso ondo egituratuta dago.

 

Hirugarren edizio honetan epaimahaiak erabaki zuen "Non etxean baino hobe" dokumentalak aipamen berezia merezi zuela ondarearen, bidaia kulturalaren eta identitate pertsonalaren arteko harremanari buruz eskaintzen duen ikuspegi unibertsalagatik, bidaiatzea norberarena baloratzeko funtsezkoa dela iradokiz. Epaimahaiak positibotzat jo zuen lan hau opera prima bat eta proposamenaren entzuleak izatea.

 

 

«Mendieta 2025» eta «Gorputz bideak» lanek irabazi dute Ondareari Begira film labur dokumentalaren lehiaketaren hirugarren edizioa

2025.01.27

Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia

Asteartea eta Osteguna: 10:00 - 16:00  

Azteazkena eta Ostirala: 10:00 - 14:00  

 

Itxita
Astelehena, asteburu eta jai egunetan         

       

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

</